Eguraldiaren euskara
EPUB
ES
Español
Disponible

Eguraldiaren euskara

$279,00 MXN
|
$13,99 USD
Regalar

Acerca de

Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak –eguraldiari buruzko hitzak– Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu.
Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko.
Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko.

Detalles del Libro

Tipo
EPUB
ISBN
9788498688399
Editorial
Publicado
nov. 2023

Para acceder al contenido que adquiriste ingresa a la tienda con el email y contraseña con los que te registraste. Luego haz clic en el menú ubicado en el margen superior derecho y ve a "Mis publicaciones".

Los Ebooks y Audiobooks que adquieras son para consumo en la tienda y no pueden descargarse en dispositivos ni imprimirse.

Para recuperar tu contraseña haz clic en Ingresar y elige la opción Resetear contraseña. Recibirás en tu correo un mail de recuperación para poder crear una nueva.

Ingresa a la tienda y desde el menú desplegable en el margen superior derecho, elige la opción "Mi cuenta".

Puedes acceder desde cualquier dispositivo con conexión a internet con las siguientes características:
  • Chrome and Firefox en sus últimas 4 versiones.
  • Microsoft Edge versión 79 y posteriores.
  • Safari versión 14 y posteriores.
  • Internet Explorer no es compatible.
  • Android 8 y posteriores
  • iOS 14 y posteriores
  • Windows 7 y posteriores
  • macOS 10.14 y posteriores

Ve al menú ubicado en el margen superior derecho de la barra de navegación y haz clic en "Contáctanos". En el formulario completa los campos indicando el asunto de tu consulta y el mensaje, por último haz clic en Enviar.

Puedes ingresar a la tienda en hasta 5 dispositivos al mismo tiempo.